Nanoipuin lehiaketa

 

I. nanoipuin lehiaketako irabazleak, 2012. urtea:

1. saria:  Joxemari Urteaga Garmendia
Gizonak eskaparateko manikiari begiratu zion lizunkeriaz. Andreak kristalean bere burua ikusi zuen, eta irribarretxoa itzuli zion gizonari.

2. saria:  Ander Gartzia Badiola
Tuiter doktore maltzurra ipuinik politenak lapurtzera atera zen gauez. Ezin topa, baina. Umeek almohadapean gordetzen baitzituzten liburuak.

3. saria:  Leire Larrañaga Arrizabalaga
Bizitzako egun bat geratzen zitzaidan nire etsaiaren arabera. Behingoz oker zebilen, edo horixe uste izan nuen nire ingurura begiratu arte.
 
II. nanoipuin lehiaketako irabazleak, 2013. urtea:

1. saria: Xabier Elizburu Muniozguren
Azken Nota
Musikaria hiletan agertu daborduko neska argal bat egoan bere lekuan joten. Hildakoa ezaguna egin jakon. Dama zurbilaren azken nota entzun zan.
 
2. saria: Urtza Sarrionandia Atutxa
Marigorringo zaharra kalera irtetean, etxean txamarra ahaztuta utzi zuen egunean labezomorrotzat hartu zuten.

 3. saria: Nerea Arrieta Gatzagaetxebarria
Marinelak aurrezkiak koinatuaren traje bakarrean gordetzen zituen, forro barruan josita.
Marea luze batean berri txarrak iritsi zitzaizkion.
“Koinatua hil da”.

III. nanoipuin lehiaketako irabazleak, 2014. urtea:

1. saria: Leire Egiguren Urrosolo
Bizi osoa muxu haren zain egon eta gero, putzuetan biluzik saltoka gehiago ez zela ibiliko konturatu zen igela.

2. saria: Alaine Agirre Garmendia
Nik gogorarazten dizkiot neure emazteari bere maitaleen izenak.
Berak gogorarazten dit niri neure izena.
Obsesio amnesikoak.

3. saria: Inge Revuelta Bustingorri
Ordenagailua piztu eta mundu birtualean murgildu zen babes bila. Eroso sentitzen zen egoera hartan, inork ezin zuen jakin hankamotza zenik.

IV. nanoipuin lehiaketako irabazleak, 2015. urtea:

1. saria: Xabier Elizburu Muniozguren
Horoskopoak egiten hasi zen bekadunak egunkariko patua du eskuetan

2. saria: Alana Berraondo Sebal
BIHAR BEHARBADA
Gehiegizko pisua maletan. Pausoak eman arren, ez doa. Gaur ere hamar gutxiagotako trenean ez dago lekurik. Bihar beharbada, azken bagoian.

3. saria: Olatz Sebal Larrañaga
ZAPATAK
Bizitzaren dardara zapata gorrien azpian nabari du, hasi berria duen bideko lehen harriari ostikoa eman ondoren.

V. nanoipuin lehiaketako irabazleak, 2016. urtea:

1. saria: Joxemari Urteaga Garmendia
Betirako banatu ziren egunean, ezkon aurreko egunetan esandako berresanaz aldendu zen: Daukadan guztia zurea da.

2. saria: Nerea Arrieta Gatzagaetxebarria
Barraskiloari maskorra lapurtu zioten egunean, bareari iruditu zitzaion zama astunetik libratu zela.

3. saria: Maria Txakartegi Laka
Kamara amatatuta be bizitzaren sekuentzia planoa ez da etengo.

VI. nanoipuin lehiaketatko irabazleak, 2017. urtea:

1.saria: Jon Badiola Revuelta
Iratzargailuak joaz batera hasi zen negoziazioa. Betebeharrek gogor ekin zuten nire askatasunaren alde, baina izarek preso hartu ninduten ziega goxo hartan.

2. saria: Lore Txakartegi Alvarez
Zopa egin beharriaren usainak haurtzaroa gogorarazi zion. June betiko mahaian eseri zen. Beste egun bakarti bat kartzelako jantokian.

3. saria: Rosa Maria Ituño Mardones
Margolanean, egurrezko itsasontzia hondoratzen agertzen zen. Haren hondakinez eginda zegoen markoa.

Dokumentu interesgarriak