Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia aldizkako laguntza ekonomikoa da; oinarrizko premiei lotutako gastuak zein gizarte eta/edo lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak estaltzea du helburu, eta onuradunak gastu horiei aurre egiteko diru-sarrera nahikorik ez duten bizikidetza-unitateko pertsonak dira.
Laguntza hau eskuratzeko baldintzak:
- Errolda baldintza 30 hilabete.
- 18 urtetik gorako pertsona izatea.
- Diru-Sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea.
- Eskabidea aurkeztu aurreko sei hilabete lehenago gutxienez bizikidetza-unitate bat eratu izana.
- Baliabide nahikorik ez izatea.
- Laguntzeko-eskuhartzeko plan indibiduala.