1 - Oinarrizko gizarte zerbitzuak

Herritarrei argibideak emateko, orientatzeko eta haien eskabideak eta gizarte egoerak baloratzeko zerbitzua.

  • Informazio-zerbitzua: beharrezko informazioa eskaini, kasu bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen badituzte, dauden zerbitzu eta laguntzak jaso ahal ditzaten.
  • Balorazio-zerbitzua: eskabide bakoitza baloratu, beharrizanen ebaluazioa eginez.
  • Orientabide-zerbitzua: eskatzailea bideratu, beretzako egokienak diren zerbitzu edo laguntzetara. Banako arreta planak egingo dira nolabaiteko jarraipena eskatzen duten esku hartzeak badira, beti ere eskatzailea ados baldin badago.