2.1 - Etxez-etxeko laguntza

Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko arazoak dituzten pertsona eta bizikidetza unitateentzat pentsatua dago, etxean bertan laguntzeko eta ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko. Zuzeneko arreta eskaintzen zaie, etxean bertan, eta, horrenbestez, beren ohiko inguruan mantentzea ahalbidetzen die.

Gaixotasunen bat dutelako, adinez gora doazelako edo ezintasunen bat dela eta, eguneroko bizitzako oinarrizko jardunak aurrera eramateko zailtasunak dituztenei zuzendua dago zerbitzu hau.

Menpekotasun balorazioa ez duten pertsonei, hilero emango zaizkien gehiengo orduak 20 izango dira (5 ordu astero).

Menpekotasun balorazioa dutenei, hilero emango zaizkien gehiengo orduak 70 ordu izango dira (17,5 ordu astero).

Zerbitzuko orduko prezioa, onuradunaren ahalmen ekonomikoaren arabera ordainduko da.

  • Lea-Artibai Amankomunazgoa