2.2 - Telelaguntza (Euskadiko telelaguntza zerbitzu publikoa)

Bakarrik daudenak, etxean larrialdiren bat edukiz gero, medaloi itxurako gailu baten bidez berehala jarri ahal izango dira harremanetan larrialdi egoerei aurre egiteko arreta zentroarekin, telefono bitarteaz. Bakarrik bizi diren nahiz denbora luzean bakarrik egoten diren pertsonei zuzendua dago, baita arriskuan egon daitezkeen beste pertsonei ere, adinean aurrera doazelako edota autonomiarik ez dutelako.

Nori zuzendua:

  • 65 urtetik gorakoei, edo mendekotasun-egoeran zein mendekotasun-arriskuan daudenei.
  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei
  • Urritasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala dutenei zein buru-gaixotasun-egoeran dauden edozein adineko pertsonei.
  • Adina, ezintasuna, gaixotasuna, isolamendua edo bestelako arrazoiengatik arriskuko egoera sozio-sanitarioan daudenenei, hain zuzen.
  • Sozialki baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei.

Telefono-linearen bidez eta komunikazio- eta informatika-ekipamendu espezifiko bati esker, etengabeko arretako zerbitzua edukitzeko aukera ematen die, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, larrialdiko edo gizarte-premiako egoerei erantzun egokia emateko bereziki prestatuta dauden pertsonen ardurapean.

Zerbitzuaren helburu nagusia da 65 urtetik gorakoen edo ezintasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea eta haien autonomia eta segurtasun sentimendua sendotzea.