3 - Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko zailtasunak dituzten bizilagunei eta beraien senideei  zuzendutako zerbitzua da, etxean bertan laguntzeko eta ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko. Zuzeneko arreta eskaintzen zaie, etxean bertan, eta, horrenbestez, beren ohiko inguruan mantentzea ahalbidetzen die.

Gaixotasunen bat dutelako, adinez gora doazelako edo ezintasunen bat dela eta, eguneroko bizitzako oinarrizko jardunak aurrera eramateko zailtasunak dituztenei zuzendua dago zerbitzu hau.

Menpekotasun balorazioa ez duten pertsonei, hilero emango zaizkien gehiengo orduak 20 izango dira (5 ordu astero).

Menpekotasun balorazioa dutenei, hilero emango zaizkien gehiengo orduak 70 ordu izango dira (17,5 ordu astero).

Zerbitzuko orduko prezioa, onuradunaren ahalmen ekonomikoaren arabera ordainduko da.

Zerbitzuaren eginkizun nagusiak hauexek dira:

  • Arreta pertsonala (eguneroko bizitzako jarduera instrumental edo oinarrizkoetarako laguntza)
  • Etxeko arreta (etxeko egitekoak kudeatzeko laguntza).
  • Etxe barruko eta/edo familiako hezkuntza (autonomia indartzea errefortzu positiboa etengabe erabilita).
  • Gizartean eta komunitatean bertakotzea

Etxeko zerbitzuaren helburua da, orokorrean, erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea, haien autonomia, garapen pertsonala eta gizarte harremanak bultzatuz.

Eskaintzen diren zerbitzuak
Laguntza:
Ohetik jaiki/ Oheratu
Jantzi/ Erantzi
Jan
Garbitasun pertsonala
Etxearen garbiketa
Ohea egitea, janaria prestatzea
Erosketak egitea
Gestioak egitea
Arropa garbitzea eta lisatzea. Arropa konponketa errazak.
Etxeko konponketa txikietan laguntzea (bonbilen aldaketa, apal bat eustea...)
Sendagileak markatutako medikazio sinple baten kontrol eta administrazioaren jarraipena.

Zerbitzuaren kostua:
Hau, gizarte zerbitzuetako langileek onuradunen baliabide ekonomikoak aztertu ondoren kalkulatzen da.

  • Lea-Artibai Amankomunazgoa