4.1 - Gizarte-larrialdietarako laguntzak tramitatu eta ebatzi

Laguntza ekonomikoak dira, une jakin batean eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria da. Gizarte larrialdietarako laguntzak premiazko gabezia eta gabetasunak biltzen dituzten egoerak saihesteko baliabide aringarri modura erabiltzen dira.

Prestazioa jaso ahal izateko baldintzak:

  • EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea, eskabidea aurkeztu baino 6 hilabete lehenago gutxienez.
  • 18 urte izatea. Baldintza hau ez dute bete beharko 18 urte ez izanda ere, gainerako baldintzak betetzen dituztenak eta ekonomikoki beren ardurapean mendeko pertsonak dituztenak, edo aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira.
  • Prestazio honen barne hartzen dituen gastuei aurre egiteko behar beste baliabide ez izatea.
  • Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urte bete lehenago sortutako bizikidetza – unitatea izatea, eta epe hori bete behar izatea honako hauentzat geratuko da salbuetsita:
    1. Adingabeak ekonomikoki beren kargura dituztenentzat.
    2. Ezkontza bidez edo horren antzeko harreman iraunkor baten bidez bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat.
    3. Bizikidetza-berri bat osatzen dutenentzat banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztasun bidez, izatezko loturaren desegite bidez edo bikoteko kideetako bat hil delako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.
    4. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat, beren aitaren eta amaren, tutoreen edo legezko ordezkarien heriotzagatik edo behin betiko sartu dituztelako izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko abegi-zerbitzu batean edo espetxe batean.
    5. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat ohiko etxebizitza utzi egin behar izan dutelako etxeko edo familia barruko indarkeriaren biktimak izan direlako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.
    6. 18 urte baino gutxiago izan eta artikulu honetako 4) idatz-zatian azaltzen diren egoeretakoren batean daudenentzat.
    7. Kotizaziopeko edo kotizaziorik gabeko zahartzaroko, baliaezintasuneko edo alarguntzako pentsioen onuradunek osatutako bizikidetza-unitate berria osatzen dutenek bikotekidearekin edo senar-emazteen pareko harreman jarraitua dutenekin batera, eta ekonomikoki haien mendekoak direnekin batera. Aurrekoaren ondorioetarako, lehenengoekiko ekonomikoki mendekotzat hartuko dira inolako diru-baliabiderik ez duen pertsona bakar bati dagokion Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren zenbatekoa baino diru-sarrera konputagarri handiagoak ez dituzten pertsonak, salbuetsita geratuz lan egiteagatik edo osagarriak izan daitezkeen pentsioetatik datozen diru-sarrerak lortzen dituzten pertsonak.
    8. Aurreko idatz-zatian adierazitako unitatearen gainerako kideek osatutako bizikidetza-unitate bat osatzen dutenentzat, Gizarteratzeko eta Diru-Bermatzeko abenduaren 23ko 2008 Legearen aplikazioaren ondorioz betiere orain unitate independente bat osatzen badute.

AURKEZTU BEHARREKOAK:

  • Datu pertsonalak
    Eskatzailearen eta etxebizitza berean bizi diren 16 urtetik gorako guztien NANaren, NIEren edo pasaportearen fotokopia.
    16 urtetik behekoen familia-liburuaren fotokopia. Familia-liburua ez dutenen kasuan, agiri hauetako baten fotokopia: ondorengo adingabeen jaiotza agiria, NAN, NIE edo pasaportea.
    Ondarroan erroldatuta 6 hilabete baino gutxiago daramatzanak azken 6 hilabeteetan erroldatuta egon den Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako inskripzio agiriak ekarri behar ditu, legeak eskatzen dituen azken 6 hilabeteak ziurtatzeko.
  • Egoera zibila
    Bananduta edo dibortziatuta dauden bikoteak: banantzeko demandaren edo epailearen ebazpenaren fotokopia eta hitzarmen arau-emailearena.
    Ezkonduta ez dauden bikoteak: elkarketa zibilen erregistroko ziurtagiria.
  • Baliabideak eta ondarea
    Diru-sarrerak kontrastatu ezin direnean, etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien diru-sarrera eta ondareen zinpeko aitorpena.
    Aurrezkiak, fondoak, akzioak eta abar dituzten banku guztietako ziurtagiriak.
    Ondasun higiezinen ziurtagiria edo Ogasuneko OHZren azken ordainagiria (Askatasun etorbidea, 12- Durango edota telefono honetan eska dezakezu: 901502000).
  • Lan arloa
    Lanerako adina izanik, etxebizitza berean bizi diren kide guztien lan-bizitzaren agiria. Aseguru Sozialeko bulegoetan (Francisco Ibarra, 4- Durango) edota telefono honetan eska dezakezu: 900166565
    Lanerako adina izanik, etxebizitza berean bizi diren kide guztien langabezia txartela eguneratuta (horrelakorik ez izatearen egiaztagiria) edo ikasketa ziurtagiria, ikasten ari badira (matrikula edo ikastetxeko ziurtagiria).
  • Diru sarrerak
    Lan-kontratuaren eta azken nominaren fotokopiak.
    Banantze edota dibortzio kasuetan, hitzarmenaren edo dagokion ebazpenaren araberako azken ordainketaren fotokopia. Ebazpena betetzen ez bada, pentsioa ez ordaintzegatik epaitegian aurkeztutako salaketaren fotokopia. Errenta aitorpenaren fotokopia. Egin ez bada, errenta aitorpena egiteko derrigortasun ezaren ziurtagiria (Askatasun etorbidea, 12- Durango, edota telefono honetan eska dezakezu : 901502000)
    INEMeko-LANBIDEko langabezia-prestazioaren edo sorospenaren agiria. Horrelakorik jasotzen ez denean, horren ziurtagiria (LANBIDE Ondarroa: San Inazio kalea. Telefonoa 946830700)
    Aseguru Sozialeko pentsio agirien fotokopia: alarguntasuna edo erretiroa edo baliaezintasuna.
    Banketxeetako saldoan, 8.000€ baino gutxiagoko ondasuna edukitzea.
  • Etxebizitza
    Alokairuaren kontratua eta azken ordainagiriaren fotokopia.
    ETXEBIDEn izena emanda dagoela jasotzen duen ziurtagiriaren fotokopia.
    Amortizazioa egonez gero, hileko edo hiruhileko interesen agiriaren fotokopia.
    Azpiarrendamendu edo apopilotza kontratuaren fotokopia.
  • Beste batzuk
    Banketxeko edo aurrezki kutxako libretaren aurreneko orrialdearen fotokopia, titularraren izena eta kontu-korrontearen zenbakia agertzen denarena.