4.2 - Erretiroko edo baliaezintasuneko kotizazio gabeko pentsioei buruzko espedienteak tramitatu

Prestazio ekonomikoak dira, erretiratzeko edo baliaezintasun egoeran eta premia egoeran dauden herritar guztiek diru-laguntza izan dezaten, kotizatu ez badute ere edota kotizaziopeko pentsio bat jasotzeko eskubidea izateko beste kotizatu ez badute.

Erretiro-pentsioa jaso ahal izateko baldintzak:

  • 65 urte beteta izatea.
  • Espainiar estatuko lurraldean legez bizi, eta 16 urte eta pentsioa jasotzeko adin bitartean, hamar urtez hala egin izana, eta horietako urte bi pentsio eskariaren justu ondoz ondo eman izana.
  • Nahikoa errenta edo diru-sarrerarik ez izatea, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean Gizarte Segurantzako kotizazio gabeko pentsioentzat urtero finkatutako kopurua baino gutxiagokoak, hain zuzen.

Baliaezintasun pentsioa jaso ahal izateko baldintzak:

  • Eskari egin den egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izatea.
  • Espainiako lurraldean legez bizi, eta bost urtez hala egin izana, eta horietako bi eskariaren justu ondoz ondo eman izana.
  • %65eko edo gehiagoko baliaezintasuna edo gaixotasun kronikoa izatea.
  • Nahikoa errenta edo diru-sarrerarik ez izatea, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean Gizarte Segurantzako kotizazio gabeko pentsioentzat urtero finkatutako kopurua baino gutxiagokoak, hain zuzen.
  • BFA Gizarte Zerbitzuak