4.8 - Aparkatzeko txartela tramitatu

Urritasuna duten pertsonentzako da, EAEko udalerriren baten bizi diren pertsonentzako, urritasun fisiko edo psikiko larriren bat dutenak eta Euskal Herriko Foru Aldundietako baten Balorazio eta Orientazio Unitatearen aldeko txostena lortu dutenentzako, hain zuzen ere.

Aparkatze txartela erabiltzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Txartelaren titularra ibilgailuaren gidari denean edo ibilgailuan garraiatzen dutenean soilik erabili ahal izango da aparkatze-txartela
  • Aurreko haizetakoan jarri behar da, txartelaren aurrealdean ibilgailuaren kanpotik irakurtzeko moduan, eta agintari eskudunei aztertzen utzi behar zaie, hala eskatzen badute.
  • Txartelaren xederako adierazitako lekuetan aparkatzeko balioko du. Aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere aparkatzeko balio du, behar-beharrezko denboraz, leku hauetan izan ezik:
    • Oinezkoentzeko guneetan, nasa edo espaloietan, eta oinezkoentzako pasabideetan.
    • Gelditzeko debekua dagoen lekuetan.
    • Pasabideak edo larrialdi-irteerak oztopatzen duten lekuetan.
    • Aparkatzeak zirkulazio-errailak murrizten dituen guneetan (hau da, bigarren ilaran).