7 - Menpekotasunak dituzten pertsonen zaintzaileei eskainitako zerbitzuak

ZAINDUZ PROGRAMA
Zainduz egitarauak Bizkaiko Foru Aldundiako Gizarte Ekintza Sailaren eta Lea Artibai Amankomunazgoaren arteko lankidetza hitzarmena dauka.

2007tik hasita indarrean dirau eta ondorengo hau garatzeko da: Familia barruan mendetasunari laguntzea, autonomia pertsonala sustatzeko jardueren bidez, boluntariotzaren bidez eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzako laguntza psikosozialaren bidez.

Programa familia barruan mendetasun-egoerei laguntza emateko eta mendetasuna duten adinekoen zaintzaileei laguntza emateko sortu da. Horretarako, prestazio eta gizarte zerbitzuak daude, eta haien helburua da, batetik, zaintzaren kalitatea hobetzea, eta, bestetik, zaindutako pertsonak bere inguru sozial eta familiarrean jarraitzea.

Helburuak

  • Mendetasunaren sorrera prebenitzea eta, ahal den neurrian, hura larriagotzea edo areagotzea atzeratzea, teknika edo programa psikosozialen bitartez.
  • Jarduerak sustatzea gizartea sentsibilizatzeko mendetasuna duten adinekoen zaintzaz.
  • Laguntza espezializatua eta hurbila ematea mendetasuna duten adinekoak zaintzen dituzten senitartekoei.
  • Mendetasuna duten adinekoek euren familian eta gizarte-ingurunean geratzea sustatzea.
  • Modu koordinatuan eta eraginkorrean erabiltzea Bizkaiko Lurralde Historikoan mendetasuna duten adinekoei eta haien familiei laguntzeko dagoen gizarte-baliabide multzoa.

Programaren hartzaileak
Lea Artibai Amankomunazgoko udalerriren batean erroldaturik dauden herritarrak orokorrean, eta, bereziki, mendetasuna duten adinekoak eta familia zaintzaileak.

Zaintzaileentzako laguntza psikologikoa

Zertan datza?
Zaintzaileentzako laguntza psikologikoa ematen da, taldeka.

Zenbat balio du?
Dohainik da.

Zer egin behar dut?
Telefono hauen bitartez, gurekin harremanetan jarri:
94 616 85 58
94 623 27 44
Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara
Astelehenetik ostiralera