Hezkuntza eta irakaskuntza

Unanue Udal Musika Eskola 

 

Zer da Udal Musika Eskola bat?

Musika eskola pertsona lan-talde batek osatzen duen erakundea da. Lan-talde honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, musika ulertzen, jotzen eta egiten IRAKASTEA eta beste alde batetik, eskola kokatzen den inguruan musika HEDATZEA.

Irakaskuntza honen bitartez, ikaslea musikari amateur trebea izateko prestatzen da. Aldi berean, musika eskolak ere, musika entzunez eta eginez gozatzeko eta gizabanakoaren garapena sustatzeko, ikasleari, behar dituen tresnak eskaini nahi dizkio. Kalitatezko prestakuntza teknika eta premiazko ezagutza teorikoen transmizioa izango dira tresna hauek.

Estudiante tocando la guitarra

 

Zer Irakasten da?

Musika eskolen eskaintza oso zabala da. Hasieran, ikasleak erritmoa, irakurmena eta ahotsa landuz oinarrizko ezagutzak bereganatuko ditu. Geroago, ikasleen aukerak askoz zabalagoak izango dira, musika-tresna eta ikasgaien zerrenda oso ugaria da eta hainbat musika-taldeko partaide izateko aukera izango du. Era berean, musika mota guztiak ikasten dira, gure irakasleak prestatuta baitaude musika klasikoa, herrikoia eta modernoa (jazz,rock)irakasteko

 

Ikasgaiak

Eskola egutegi ofiziala

Organigrama

Unanue Udal Musika Eskola bloga