Arrigorri hondartza

Hondartzaren neurriak: 150 metro luze da, eta 55 metro zabal, itsasgoran, eta zabalera bikoitzekoa itsasbeheran. Bainurako guneak 4.125m2 dauzka, eta atseden guneak, 7.425 m2.

Hiri hondartza da, itsasora erdi irekita dagoena. Ez da oso arriskutsua, ezkerraldean izan ezik; izan ere, han, korronteak sortzen dira marea aldaketetan.

Bainurako gunea balizatuta dago. Olatu gutxiko hondartza da.

Harea urre kolorekoa da, ale finekoa.

Azpiegiturak instalazio eta zerbitzuak

  • Sorosle postua
  • Komunak
  • Bizikleta-euskarriak: 2
  • Umeentzako jolasak
  • Dutxak – Oinak garbitzekoak
  • Boleibol sarea
  • Mugikortasun murriztuko pertsonentzako 2 aparkaleku

Hondartzainak eta Salbamendu eta Sorospen zerbitzua (udako denboraldian)

Hondartzain kopurua: 2
Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara

Sorosle kopurua: 2
Ordutegia: 11:00etatik 20:00etara

Arrigorri 1 Arrigorri 2

  • Etorri hondartzara