Okerretako paela 

  • Esanahia 1- Paelak batelaren zorua orekatzeko eta sartzen den ura azpian gelditzeko erabiltzen diren egurrezko "panel"ak dira. Bateleko ura ateratzeko "paelak" kendu behar izaten dira, eta antzekoak izan arren bakoitzak bere leku zehatza duenez, ez dakienarentzat ez da erraza izaten lehen saioan "paelen" puzzlea osatzea, azken "paela" ez delako egokitzen azken hutsunera.
    2- Pertsonekin, gauza guztiak okerretara egiten dituenari deitzen zaio, egoerara egokitzen edo ahokatzen ez denari, ez duelako nahi edo ez dakielako.
     
  • Berba mota Esapidea 
  • Gaia Arrantza 
  • Iturria
    1. URKIZA, Ana: 'Ondarruko berba bereziak', Ondarroa 1993, 29-49.
     

Bilaketa

Bilatu